Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, 40 arrasatear hil dira pandemia hasi zenetik, eta dagoeneko 594 pertsona kutsatu dira.
Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen asteko azken txostenaren arabera, beste bi arrasatear hil dira Covid-agatik azken astean. Bi heriotza hauekin 40 dira pandemia hasi zenetik hil diren arrasatearrak. Bestalde, txosten honen arabera, martxotik hona 594 pertsona kutsatu dira.