Beste auto batek istripua izan du saihesbideko puntu ilunean

5
1738

Arazoa konpontzeko, Aldundiko “teknikariak zonaldeko azterketa egiten ari direla” erantzun zioten Mondraberriri erakunde publikotik aurreko astean.

Gidari batek ezbeharra izan du gaur eguerdiko 12:50ak aldera saihesbideko 35. puntu kilometrikoan, baina ez da zauriturik izan.

Gertakariak auto-ilara batzuk eragin ditu, eta Ertzaintza trafikoa erregulatzen aritu da. Trafikotik azaldu digute “garabia 13:30ean bertaratu dela eta autoa bertatik eraman duela”.

Kurba hauetan hainbat istripu izan dira eta konponbidearen inguruan galdetu zion Mondraberrik aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Erakunde publikotik erantzun ziguten euren “teknikariak zonaldeko azterketa egiten ari direla”.

5 IRUZKIN

    • Abiadura jeitsi, puntu beltzetan radarrak jarri eta orduan hitz egingo dugu. Jakina arazoa abiadura dela!!!! Eta mesedez, ez iesaidazue konparatu Mariaren herri barruko radarrak eta barianteak eskatzen dituenak, bi kontzeptu zeharo desberdinak dira!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen