Besaideren lagunak Udalatxera igo dira Federazioaren 100. urteurrenean

0
585

Argazkiak: Besaide M.E.

Euskal Mendizale Federazioak mende bat betetzen du aurten, eta hori ospatzeko ‘100 urte, 100 mendi’ ekimena antolatu da.

Ildo honetan, Euskal Herriko 100 gailurretara igoko da, eta hauetako bat Udalatx dugu, Besaide elkarteak antolatuta.

Ospakizuna aurreko domekan izan zen, eta igotzeko bi aukera izan ziren:

‘Mugarriz mugarri’ izeneko igoera, goizeko 9:00etan Udala Goikoan elkartuta, 7’5 kilometro luze. Goranzko desnibela 690 metrokoa.

Ibilaldian parte hartu zuten lagunen artean Olatz Igartua izan genuen, Besaide Mendizale Elkartearen lehendakaria.

Bigarren aukera norbere kabuz gailurrera igotzea izan zen, eta era batera zein bestera, igotako lagunek talde-argazkia egin zuten Udalatxeko goialdean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen