Besaideko lagunek Mairulegorretako kobak bisitatu dituzte besteak beste

0
1506

Atzo Etxaguen, Mairulegorreta, Gorbea eta Muruaren arteko sei orduko mendi-martxa egin zuten mendizale elkarteko 37 lagunek.

Testua eta argazkiak: Eli Alzola.

Mairuelegorretako kobazuloak, Gorbeiako Parke Naturalean ezagunenetakoak dira, eta gune paleontologiko garrantzitsuak dituzte. Gaur egun, ate batek sarbide nagusiaren ahoa babesten du. Sarrerak 7,40 metroko zabalera eta gehienez 3 metroko altuera ditu, 12,5 kilometroko garapena eta 215 metroko sakonera ditu, eta horietan, ur korronteek 5 maila desberdinetan induskatu dituzte.

Sarreratik 300 metrora, mila pertsona biltzen dituen areto handia dago, eta urtero folklore jaialdia egiten da. Argi artifizialik ez dago, eta Mugikorraren “linternarekin” konpondu ginen izugarrizko bazterrak ikusteko.

Kobazuloaren barrualdeko bisita hiru multzotan egin genuen, eta hamarretakoa egiteko aukera aprobetxatu genuen bitartean.

Itzulia beste eremu batetik egin genuen, oso beherakada gogorra eta harriztatua. Ordu bi eta erdietan iritsi ginen Muruara, eta bazkaldu ondoren arratsaldeko bostak pasatxo iritsi ginen Arrasateara.

Ibilbidea nahiko gogorra eta bero handia izan arren, txangoa guztion gustukoa izan zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen