Argazkiak eta beheko testua: Besaide elkartea.
Besaide Mendizale Elkarteak maiatzean bi irteera antolatu ditu, bata, maiatzaren 17an Itzaga mendira (Nafarroa), 1.360 metroko mendia, eta 13 km-ko ibilaldia, eta bestea, maiatzaren 24an Arrasate inguruan izan gara, Elgea-Bizkarlatza-Leixargarate-Dorleta, 14 km luze, Leizargarateko txabolan hamarretako ederra prestatu ziguten eta bertan egindako konponketak ikusteko aukera izan genuen. Ekainean Palentziako mendiak ezagutzera joango gara











