Besaideko bazkide zein federatuek datuak gaurkotu behar dituzte

0
801

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Besaide mendizale elkartea.

Besaide mendizale elkarteak  bere datu basearen eguneraketaren lanarekin jarraitzen du. Hurrengo urtera begira gure bazkide zein federatuen datuak eguneratu behar ditugu digitalizaziora begira. 

2025ean Euskal Mendi Federazioko federatu txartela soilik digitala izango da, beraz, helbide elektronikoak behar-beharrezkoa izango da txartela digitala aplikazioa baten bidez jaisteko. 

Gure datu basean ditugun helbide elektronikoetara eta telefono mugikorretara, komunitate bitartez, informazio hau guztia zabaldu dugu. Baina jakina dugu, bazkide edo federatu batzuek ez dutela informazio hau jaso. Beraz, norbere datuak eguneratzeko AZAROAK 10A baino lehen, pasa zaitezte Besaide Mendi elkarteko bulegotik (asteartea eta asteazkena 19:30-20:30).

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen