Besaidek mendi-martxa antolatu du Oindolar mendira

0
322

Besaide Mendizale elkarteak Oindolar mendira mendi-martxa antolatu du datorren otsailak 18an. Oindolar mendia (428m) igoko dute, Andoainen zirkularra kanaletatik, 14,5 kilometroko ibilaldia izango da eta 5,5 orduko denbora hartuko du mendi martxak. Ondoren, Oianume sagardotegian bazkalduko du mendizale taldeak. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Forumaren atzeko autobus geltokitik.

Parte hartu nahi dutenek izena telematikoki eman beharko dute otsailaren 12tik 14ra bitartean eta aurrez aurre Besaideko bulegoan irailaren 13 eta 14an arratsaldeko 19:30etik 20:00etara. Federatuentzat prezioa 56,50 eurokoa izango da eta federatu gabekoentzat 59,50 eurokoa. Ordainketa kartelean agertzen den kontu-zenbakiaren transferentziaren bidez egin beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen