Besaidek Ioar Kodestik Kanpezura mendi-irteera antolatu du

0
477

Besaide Mendizale elkarteak Ioar Kodestik Kanpezura mendi-martxa antolatu du datorren apirilaren 21erako. Santikurutze Kanpezu – Ioar (1.417m) igoko dute. 15 kilometroko ibilaldia izango da eta 5 ordu iraungo du. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Forumen atzeko autobus geltokitik.

Parte hartu nahi dutenek izena telematikoki eman beharko dute apirilaren 13tik 16ra bitartean edo aurrez aurre Besaideko bulegoan apirilaren 16 edo 17an.

Nahitaezkoa izango da Federatua izatea ibilaldian parte hartzeko. Federatu bazkideentzat prezioa 15 eurokoa izango da eta ez bazkide federatuentzat 18 eurokoa. Ordainketa kartelean agertzen den kontu-zenbakiaren transferentziaren bidez egin beharko da.

IBAN Laboral Kutxa / Caja Laboral: ES 23-3035-0001-51-0010000193

IBAN Kutxabank: ES 39-2095-5055-53-1061009519

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen