Besaidek haitz eskalada ikastaroa antolatu du

0
278

Besaide Mendizale Elkarteak haitz eskalada ikastaroa antolatu du azaroaren 5erako eta 6rako. Lehenengoz eskalatzen ikasteaz gain, luzeak era autonomoan egin ahal izateko teknika espezifikoetan ere trebatuko zarete.

Bazkideentzako ikastaroak 65 euroko prezioa izango du eta bazkide ez direnentzat 90 eurokoa. Gainera, federatuta ez daudenek 9 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Prezioan sartzen da: banako materiala eta eskalatzeko materiala. Ez da sartzen garraioa, eta edaria eta janaria.

Gutxieneko beharrezko ezaguntza: GRI-GRIarekin aseguratzen jakitea, IV graduko bide bat lehenengoz eskalatu izana edo saiatzeko beldurrik ez izatea. Izena urriaren 25ean, 26an eta azaroaren 2an eman ahal izango da Besaideren bulegoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen