Besaidek hainbat eski irteera antolatu ditu

0
513

Besaide Mendizale Elkarteak hainbat eski irteera antolatu ditu. Izena bulegoan edo emailez eman ahal izango den arren, eski bulegoa astelehenetan zabalik egongo da, eta ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da. Izen ematea (eskiirteerak@gmail.com) emailez egitera bultzatzen dute Besaidetik, eta ordaintzeko modu bakarra kontu korrontera (CIF:ES55 3035 0001 51 0010017562) transferentzia izango da.

Formigal mendi irteeratara

Izena emateko emailez egiteko:

1. Izen abizenak

2. Logelaren banaketa, pertsona bat baino gehiago badoaz

3. Diru trasferentzia egin. GARRANTZITSUA diru trasferentzia egiterakoan izena jartzea.

Edozein zalantza izan eskero eski ordutegian bulegotik pasa edo dei egiteko aukera dago.

Aurtego tarifak hauek izango dira:

BESAIDEKO BAZKIDEEK 70€

EZ BAZKIDEEK 85€

Alpeetako irteerarako izena emateko

Izena emateko 100€ diru sarrera egin behar da eta martxoaren amaierarako irteerako dirua ordaindu.

Tarifak:

BESAIDEKO BAZKIDEEK 700€

EZ BAZKIDEEK 750€

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen