Besaidek Arriola kobara jaitsiera antolatu du larunbaterako

0
410

Interasatuta daudenek Besaide Mendizale Elkartearen bulegoetan eman dezakete izena gaur, maiatzak 12, arratsaldeko 19: 30etik 20: 30era bitartean.

Argazkia: Menditxik.com

Besaide Mendizale Elkarteek irteera berri bat antolatu dute maiatzaren 15ean. Oraingoan, Ilarduiako (Araba) Arriola kobara jaitsiko dira, itxitura perimetrala altxatu dutela aprobetxatuz.

Arriola koba, Euskal Herriko arroila hoberenetako bat da, Gasteiz eta Iruñea artean kokaturik dago eta esperientzia bakarra da, Altzaniako mendizerra gurutzatzen bait du iparraldetik hegoaldera 60m-ko garaiera duen kobazuloan barrena.

Arroil dinamikoa da, uneoro, denbora hilik gabe, rapelak bait daude bata bestearen ostean. Arroilaren lelengo eta azken herenean argi naturala sartzen da kobazulora aho handietatik, argi naturalak, kaliza haitzak eta bertako landaretzak argi eta kolore joku liluragarriak sortzen dituelarik.

Bazkideentzat 40 euroko prezioa izango du irteerak eta bazkide ez direnentzat 60 eurokoa. Interasatuta daudenek Besaide Mendizale Elkartearen bulegoetan eman dezakete izena gaur, maiatzak 12, arratsaldeko 19: 30etik 20: 30era bitartean. Irteerak 5 orduko iraupena izango du.

OHARRAK:

* Eguraldiaren iragarpenaren arabera posible da beste arroila bat egitea edota bertan behera gelditzea.

*Whatsapp talde bat egingo da informazioa partekatzeko.

*15 urtetik aurrera. Adin txikikoak heldu batez lagunduta joan beharko dira.

Info gehiago: http://www.menditxik.com/barranco-cueva-leze/?lang=eu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen