Covidaren aurkako neurriekin, mendian hildako mendizaleei omenaldia egingo zaie Arrasateko elkarteak antolatuta.
Kartela: Besaide / Argazkia: MB artxiboa
Hurrengo domekan (irailak 19) ospatu egingo da ekitaldi historikoa, Besaide Mendizale Elkarteak eta Euskal Mendi Federazioak antolaturik.
Besaiden bertan ondorengo hitzorduak izango dira: 11.00etan oroimen ekitaldia, 11.30ean federazioko lehendakariaren hitzartzea eta 12.00etan txosna jatekoekin eta edatekoekin.
Antolakuntzak dei egin du, Covidaren aurkako neurriak hartuta, “segurtasun distantziak bete beharko direla”.
