Besaide: “Zapatei kobako 3 tona zabor garbitzeko pertsonak behar dira”

1
1110

Auzolana antolatzen dabil Besaide Mendizale Elkartea auzolana antolatzen dabil Meatzerrekako koba garbitzeko, eta izen-ematea zabalik da.

Argazkiak: BME.

Arrasateko koba garrantzitsuenetako bat da Zapatei, eta espeleologoek sarritan salatu dute bertan zaborra pilatzen dela.

Besaide Mendizale Elkarteak salatu berri duenez, 3 Tn zabor dago bertan, eta horregatik garbiketa bat antolatzen dabil, Euskal Herriko Espeleologia Elkartearekin eta Arrasateko Udalarekin.

Auzolana ekainaren 4an (zapatua) egitekoa da eta horretarako “30-40 lagun batu beharko ginateke. Parte hartzeko prest izanez gero zure izen-abizenak eta NAN zenbakia beharko ditugu asegurua egin ahal izateko”.

Bide honetan “eskertuko genuke erantzuna ahal bezain laster ematea”. Izena emateko bi era daude: Besaideren egoitzara deituz (943 77 30 66) asteartetan edo asteazkenetan 19:30etik 20:30era, edo egoitzara bertaratuz (Garibai etorbidea 3, Iturbide egoitzaren ondoan) ordutegi berean.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen