Besaide Mendizale Elkatea OruxMaps aplikazioa zabaltzen ari da. OruxMaps Android aplikazio bat da, offline eta online mapak kudeatzeko. Besaideren helburua ahalik eta jende gehienarengana iristea da, mendian orientatzeko tresna izan dadin. Horretarako, gida bat sortu dute aplikazio horri buruz gehiago jakiteko, eta, gainera, deskargatzeko eta erabiltzeko jarraibideak daude gidan.
Deskargatzeko jarraibideak
Oruxmaps aplikazioa deskargatuko da (Androiderako balio du bakarrik) eta instalatuko dugu gure telefono mugikorrean. Orrialde ofiziala: www.oruxmaps.com . Telefonoan Ajustes>Seguridad atalean “permitir la instalación de aplicaciones de origen desconocido” klikatuta izan beharko dugu, Oruxmaps aplikazioa ez baita Google-eko aplikazio bat eta Play Store-ra bagoaz, ordaindu beharreko bertsioa topatuko baitugu. Dena den, instalatzerakoan telefonoak berak adierazten digu parametro hori klikatuta izan behar dugula. Play Store-n topatuko dugun doako aplikazioa Mapas de España da, Espainiako Instituto Geográfico Nacional-ek ateratako Oruxmaps-en aplikazioaren kalkoa, honen egilearen baimenarekin. Mapas de España aplikazioa deskargatzen badugu ere, 2 aplikazioen funtzionamendua berdina da.
Aplikazioaren erabilera
Behin aplikazioa instalatuta, lehenengo urratsa izango da Oruxmaps-eko informazioa (track-ak, waypoint-ak, mapak…) non gorde nahi dugun zehaztea: telefonoaren barne-memorian (Oruxmaps instalatutakoan horrela geratzen da konfiguratuta) ala SD/mikroSD memoriazko txartelean (sartuta izan behar dugu noski). Nik gomendatzen dut SD/mikroSD memoriazko txartelean izan dadila telefonoaren barne-memoria ez betetzeko edo kargatzeko, honek moteldu egingo baitu telefonoaren funtzionamendua. Telefonoaren barne-memoria handia bada (128 GB edo 256 GB) agian ez zaigu horrenbeste inporta, baina nik berdina gomendatuko nuke. SD txartelera informazioa pasatzeko honako prozedura jarraituko dugu.
Gehiago jakin nahi ezkero hemen Besaide Mendizale Elkarteak egindako dokumentazio guztia: Oruxmaps gidaliburu praktikoa
Aplikazioa deskargatu nahi izan ezkero: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.orux.oruxmapsIGN&pli=1





