Besaide Mendizale Elkarteko 46 lagunek asteburu bikaina igaro dute Kantabrian

0
1929

Besaide Mendizale Elkarteko 46 mendizale Kantabria aldean ibili dira asteburuan, inguruko paisaia ikusgarriez gozatzen. Eguraldi onak lagunduta, hiru ibilbide egin dituzte larunbatetik astelehenera bitartean, mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izanik.

Larunbatean, Sonabiako Ojo del Diablo inguruan ibili ziren. Igandean eta astelehenean, berriz, Picos de Europako bi ibilbide egin zituzten: bata Fuente Dé inguruan eta bestea La Hermidatik abiatuta.

Taldeak Ojedo herrian igaro ditu gauak, eta eguraldi bikainak aukera eman die inguru horretako paisaia zoragarriak lasaitasunez ezagutzeko.

Besaideko mendizaleentzat esperientzia ederra izan da, mendiaz, naturaz eta talde giroaz gozatzeko asteburu bikaina.

Oplus_16908288

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen