Besaide Mendizale Elkarteak Larragaingo leize-zuloari itxitura egin berri dio

0
1407

Udala auzora oinez igotzen den bide zaharraren ondoan Besaideko Espeleologia Taldeak markatutako Larrragain 1 (ID-210) leize-zuloa dago. 18 metroko sakonera du eta oinezko bidetik oso gertu dago. Hori dela eta, herritarrentzako arriskutsua izan zitekeen eta hortaz, Besaide Mendizale Elkarteak leize-zulo hau ixteko prozedura jarri zuen martxan.

Testua eta argazkiak: Besaide M.E.

Horretarako lehenik eta behin, Besaideko Espeleologia Taldeko partaideekin leize-zuloaren inguruko informazioa batu zuen Besaidek. Ondoren, Naturtzaindia elkartearekin batera, leize-zuloa ixteko metodo egokiena zein izan zitekeen erabaki zuen. Leize-zuloa saguzar zein beste edozein animaliak erabiltzen jarraitzeko moduko burdinazko itxitura batekin ixtea erabaki zuen.

Behin, itxitura nolakoa izango zen erabakita, leize-zuloa dagoen lur eremuaren lurjabeari aurkeztu zion proposamena bere oniritzia lortzeko asmoarekin. Lurjabeak egoki ikusi zuen leize-zuloa ixtea, hortaz aurrekontu bat eskatu eta leize-zuloaren itxitura gauzatu berri du Besaide Mendizale Elkarteak.

besaide.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen