Besaide Mendizale Elkarteak Federatu txartelak jasotzeko deialdia zabaldu du. Izan ere hauek bulegoan bertan jaso behar direla gogorazi dute elkartetik. Bulegoa astearte eta asteazkenean dago irekita, 19:30etik 20:30era.
Besaide Mendizale Elkartea 1957. urtean sortu zen. Gaur egun, Euskadiko elkarte erakunde garrantzitsuenen eta ospetsuenen artean dago, bai bazkide kopuruei dagokienez, bai kirol jarduera anitzari eta erakargarriari dagokionez.
