Datorren asteartean (maiatzak 11) bulegoa berriro irekiko duela adierazi dute Besaide Mendizale Elkartetiko. Betiko ordutegian izango da: astearte eta asteazkenetan 19:30tik 20:30ra.
Covid-19a dela eta segurtasun-neurri batzuk bete beharko dira:
– Bulegoko atean ilada bat egin beharko da oinarrizko distantzia mantenduz.
– Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira.
– Bulegora banan-banan sartu beharko da.