Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako bi taldek Pirinioak bisitatu dituzte

0
1215

Asteburu honetan, Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako bi taldek Pirinioak bisitatu dituzte.

45 gaztek (21 mutil eta 24 neska) osatutako talde batek Camille ibilbidearen lehen eta bigarren etapa egin dute. Lehenengo egunean Ozako oihanean hasi  ziren, Castillo de Acher  igo ondoren, Gabarditoko aterpetxean lo egin zuten. Bigarren egunean Bisaurin aldera abiatu ziren eta Lizarako aterpetxean bazkaldu ondoren, Arrasateko bidea hartu zuten.

Bigarren taldean, 61 mendizale Vielhara joan dira. Lehenengo egunean Bisaberri inguruan ibili ziren eta bigarren egunean Baciverreko Zirkua – Plan de Bereten. Bi taldeek asteburu polita pasa dute eta paisaia zoragarriaz eta Pirinioetako naturaz gozatzeko aukera izan dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen