Besaide mendian orkatz bat hilik agertu da [Argazkiak: Ramon Ugalde]

2
1319

Espezie dotore hau (Capreolus capreolus) oso ugari da Arrasate inguruko basoetan. Izan ere, lehen oso urria zen arren, orain otsorik, hartzik,… ez daudenez gainpopulazioa dago, adituen esanetan.

Aurreko asteburuan Ramon Ugalde mendizale arrasatearrak beste espezie batekin egin zuen tril basoan, Besaidetik hurbil, Arrazolarako bidean, hain zuzen.

Tamalez orkatza hilda zegoen, albo batean marka gorri batzuk zituela. Espezie hau ezagutzen duten zenbait iturri kontsultatu ditugu, eta baliteke heriotzaren arrazoia sarna edota intsektuen larba batzuen ondorio izatea.

Espezie hau orein txiki baten itxura du, eta helduen altuera 75 zentimetro ingurukoa da. Basoetan bizi ohi da eta belarjalea da. Duela 50 urte inguru Euskal Herrian oso eskasa zen, eta Iratiko basoan soilik bizirauten zuen.

Hala ere, gizakiak bere harrapakari naturalak (otsoa, hartza,…) akabatu zituenez, orkatza izugarri ugaldu da, eta egun, adituen esanetan, gainpopulazioa nabaria da gure basoetan.

2 IRUZKIN

  1. Nire ustez, ixtripuren bat eduki du, adarren batekin topo egin du abiadura bizian. Oso izutiak dira, gizakia hurbil ikusitakoan ziztu bizian ateratzen dira naiz eta lekua arbolez josia eta maldanbera egon….

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen