Besaide ME-k Endarlatsa eta Aritzulagi arteko irteera ekainaren 28an egingo du

0
342

Ibilbide hau martxoaren 4rako antolatuta zegoen, baina bertan behera geratu zen Covid-19aren ondorioz.

Besaide Mendizale Elkarteak, hiru hilabeteko konfinamenduaren ondoren, ekainaren 28an ekingo dio berriz aktibitateari, Endarlatsa eta Aritzulegi artean, Aiako haitzen inguruan, antolatu duen irteerarekin. Ibilbide hau martxoaren 4rako antolatuta zegoen, baina bertan behera geratu zen Covid-19aren ondorioz.

Autobusa 7: 30ean aterako da Garibaiko geltokitik. Ibilbideak, guztira, 11 kilometro izango ditu, eta 5 ordutan egingo dituzte.

Prezioa :

  • 10 € irteera + 16 € bazkaria bazkide federatuak
  • 13 € +16€ bazkaria ez bazkide federatuak
  • 15 € +16 € bazkaria bazkide ez federatuak
  • 18 € + 16 € bazkaria ez bazkide ez federatuak

Oharra: Martxoko irteeran izena eman zutenak, bakarrik bazkariaren 16 € ordainduko dute

Arduraduna: 686 20 04 97. Ez da informaziorako telefonoa, azken orduko ezbeharren bat komunikatzeko soilik.

Uztailaren 5erako Besaidek beste ibilbide bat antolatu du Larraitzen eta Guardetxeren artean , baina mendizaleen elkarteak jakinarazi dunez, irteera honen berri aurrerago emango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen