Testua: Besaide M.E.
Euskal Mendizale Federazioaren federazio-lizentziaren istripu-poliza beste aseguru-konpainia batena da orain: Mapfre. Eta istripuen kudeaketa Adartiaren ardurapean dago. Beraz, istripua gertatuz gero, federatutako pertsonak Mapfreko itunpeko zentro mediko batera joan behar du, hori eragozten duen lehen larrialdia izan ezik, eta ezarritako jarduera-protokoloaren arabera jardun behar du (pdf-ak kargatu). Prozedura ondo jarraitzea komeni da. Bestela, istripua izan duen pertsonari kalte egingo liokeen arazoak sor litezke arreta zerbitzuan. Ez izan zalantzarik federazio honi kontsulta egiteko, argibideren bat behar izanez gero.