Besaide elkartekoak Izki mendilerroan ibiliko dira

0
1451

Bidaldia igande honetan eramango dute aurrera, apirilaren 19an, eta izena emateko azken eguna apirilaren 15a izango da.

Argazkia: MB artxiboa.

Ibilbidearen distantzia 15’13 kilometrokoa da, desnibel + 492 metrokoa, eta zailtasun ertainekoa da.

Izan ere, mendizale taldea postarien eta Txarabitana bidezidorretatik ibiliko da, eta izen-emate telematikoa apirilaren 14ra arte izango da. Bulegokoa, berriz, apirilaren 14 eta 15ean.

Bazkideentzako prezioa 15 eurokoa da eta ez-bazkideentzat 18koa. Halaber, Antolakuntzatik adierazi dute “federatua egotea derrigorrezkoa” dela.

Autobusa goizeko 07:30ean jarriko da martxan Forum atzeko paradan, eta ibilaldiak 5 ordu inguru iraungo du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen