Argazkia eta testua: Besaide elkartea.
Ekainaren 12tik 14ra bitartean, 39 mendizalek mendi-irteera bat egin zuten Palentziako Mendietara, Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta. Cervera de Pisuergako hotel batean egon ziren, eta igo ahal izan zituzten tontorrak Peña Redonda, Pico Almonga, Pico Las Cruces eta La Tejeda de Tosande izan ziren. Larunbat arratsaldean bisita gidatu bat izan zuten Romana de La Olmeda hirira. Hurrengo irteera uztailaren 5ean izango da Nafarroako Adi mendira.
Albistea osatzen gabiltza




