Argazkiak: Besaide elkartea.
Elkarte arrasatearrak aurten ere irteera antolatu du, Cervinia (Italia) – Zermatt (Suitza) eski estaziora 2026an.

43 lagunek parte hartu dute, 10 eta 73 urte bitartekoak, eta “6 egun zoragarri izan dituzte eski alpinoa praktikatzeko”.

Gainera “ausartenak Breithorn mendi puntara igo ziren, 4.164 metrokoa”. Irteera biribiltzeko Aburuza sagardotegian izan ziren. “Dagoeneko datorren urteko irteerak prestatzen” hasi dira.




