Bertso-trama umorez garatu dute Zuazubiskar, Arregi eta Aranatarrek

0
1422

AGAKOk antolatuta, bertso-trama eskaini zuten atzo Ane Zuazubiskar arrasatearrak, Oihana Arana eta Haizea Arana eskoriatzarrek, eta Maider Arregi oñatiarrak. Maria Oses arrasatearra gidari izan zuten.

Bertso-tramak funtsean, gai ezberdinak jorratu beharrean, istorio bat garatzen du. Istorioaren gidaria atzoko saioan Maria Oses izan zen, eta bertsolari bakoitzak heriotza baten inguruko pertsonaia baten papera bete zuen. Oro har, bertso saioa umore klabean garatu zuten, baita une serioekin ere. Publikoak gustura jarraitu zuen sortzaileen lana. Goiko bideoak agurra erakusten du, eta beheko bideoak eutanasiaren inguruko bertsoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen