Bertso-jaialdia egingo da abenduaren 19an, saio-omenaldia atzeratu arren

0
451

Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun / Argazkia: Idoia Zabaleta-Foku.

Abenduaren 19rako aurreikusita zegoen bertso saio-omenaldia atzeratu egin behar izan dela eta, AED elkarteak beste jaialdi bat antolatu du, bertsozaleak Santamasen bueltan gozatu ahal izaten duten saiorik gabe geratu ez daitezen.

Jaialdi hori ere abenduaren 19an izango da, Amaia antzokian, baina adi! ordutegia ezberdina izango da, 19:30ean.

Bertsolariak lau hauek izango dira: Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen