Bertan da Korrika, egun handia Arrasaten

0
883

Bertan da Korrika 23. Hilabeteetako prestaketa, bilera eta entseguen ondoren, Korrika eta euskararen aldeko eguna ospatzen da Korrikaren etorrerarekin. Garrantzitsuena, Korrrika goizaldeko 3:30ak aldera iritsiko da, herrian 7 kilometro egingo dira eta eramaile askok hartuko dute lekukoa. Herria zeharkatu ondoren, Oñatirantz joango da. Hona hemen Ibilibidea.

Eguna Korrika Txikiarekin hasi da, gazteenek Arrasate zeharkatu dute San Isidrotik Seber Altubera, 10:00ean. Lotutako albistea: Neska mutilek Arrasateko kaleak zeharkatu dituzte euskararen alde.

Egun osoan zehar ekitaldiz beteta egongo da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, kaleak girotuko dira konpartsen ohiko kalejirarekin. Iluntzean, ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ kantuafaria egongo da Uarkapen. Azkenik, farra zaleentzat, Korrika festa egongo da Gaztetxean eta Iratin.

Egitaraua:

Zenbait enpresa kooperatibek Aldapako Korrika ospatuko dute 12:30ean MUren campusetik hasita Olandixon

Arratsaldeko 18:00etan Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren kalejira ospatuko da

Arratsaldeko 19:00etan dantza taldeen eta txistularien kalejira ospatuko da

Arratsaldeko 19:00etan txalapartarien, trikitilarien eta albokarien kalejira ospatuko da

Gaueko 21:00ean Uarkapen ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ kantu-afaria ospatuko da, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin

Aipatzekoa da ere Irati tabernak 23:00etatik aurrera Korrika festa antolatu duela, eta Iratin dj-ak ariko dira goizaldeko 03:30 arte

Larunbatean:

Goizaldeko 03:29ean Korrika Aretxabaletatik Arrasatera iritsiko da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen