Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak (Arrasateko Ospitalea eta Arrasate, Aramaio, Bergara, Antzuola, Elgeta, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatiko osasun zentroak osatua) ondorengoa eskatzen du:
“Hitzordua egina daukaten herritar guztiei eskatzen die ez daitezela osasun zentroetara joan, eta itxaron dezatela ESIk eurekin telefonoz kontaktatu arte”.
“Profesional medikuek euren kontsultak telefonoz argituko dituzte, eta beharrezkoa balitz, hitzordu bat zehaztuko litzateke zentroan bertan kontsulta egiteko”.
“Estrakzio urgenteak eta proba osagarri batzuk soilik egingo dira. Mesedez, zentrora bertaratu aurretik telefonoz deitu”.
“Web bidez hitzordua hartzeko zerbitzua eskura izango da, baita telefono bidezko hitzordua eskatzeko zerbitzua ere”.
“Arnasketaren sintomatologiagatik hitzordua behar duten herritarrek telefono bidez kontakta dezakete euren osasun zentroarekin eta Osarean-Osasun Aholkularitzarekin 943 20 30 50”.
“Osasun Sailetik eskertu nahi ditugu herritarren konpromisoa, heldutasuna eta erantzukizuna halako egoera baten aurrean, espero dugu normaltasunera itzultzea lehenbailehen”.