Argazkia: Mondravember artxibokoa.
Ekitaldi gehienak aire librean egitekoak ziren, baina zapaturako iragarpenek elur bustia eta 4 gradu inguruko tenperaturak aurreikusten dituzte iragarpenek. Gainera, Antolakuntzak eta AGAKO ez dira adostasun batera iritsi kontzertuak Gaztetxean egiteko. Ondorioz, zapatuko ekitaldi guztiak bertan behera utzi behar izan dira. Mondravemberretik “espero dugu datorren urtean ekitaldi guztiak gauzatu ahal izatea”.