Ointxeko taldeen artean, Gipuzkoa mailakoen partiduak bertan behera utzi dira, baina Euskal Ligakoak bere horretan mantentzen dira.
Mondrak jakitera eman du klubeko talde guztien partiduak bertan behera utzi behar izan direla, Mondra-Elgoibar barne, kanpoko taldean positibo izan delarik.
Halaber, Ointxek ezagutzera eman du mutilen Mondragon Unibertsitatea – Zarautz Grupo Eulacia norgehiagoka bertan behera utzi behar izan dela. Baita nesken Mondragon Unibertsitatea – Antigua Luberri ere. Gipuzkoa mailako saskibaloi partidurik ez da jokatuko gutxienez datozen 15 egunetan.
Hala ere, Euskal Ligan jokatzen duten Ointxeko taldeen partiduak bere horretan jarraitzen dute oraingoz behintzat: Junior mutilak, Kadete mutilak, Senior mutilak (Alkideba, bigarren maila), Junior neskak (Ointxe-Araski) eta Kadete neskak (Ointxe-Araski). Formazio maila guztietan taldeak daude.
Arrasate Eskubaloiko bi partidu jokatzekoak ziren asteburu honetan, baina Covid-19agatik ez dira jokatuko.
Arrasate Rugby Taldeko lehen taldeak ez du jokatuko, liga aurreikuspenen arabera abenduan hasiko litzatekeelako. Harrobiko partidurik ere ez da izango, eta soilik Errugbi Eskolako entrenameduak izango dira.