Jatorrizko toponimoetan oinarriturik, Joseba Garitaonaindiak gidaturiko ekimenak beste bi seinale jarri ditu Zaldibar inguruan: Malagaztaina eta Oiñetibaso.
Seinaleen argazkiak: Joseba Garitaonaindia
Zaldibar auzo inguruko baserritar batzuek begi onez ikusi dute aurten bertako toponimiaren seinale bat jartzea, Asuela bidegurutzean.
Izan ere, “oso garrantzitsua da bertako toponimoak errespetatzea eta ez galtzea”, azaldu du aurten ekimeneko Joseba Garitaonaindia arrasatearrak.
Adibidez, ‘Sietecaminos’ edo ‘Zazpibide’ lekuari “gure aitona-amonek ‘Asuela’ deitzen zioten, eta toponimo hau belaunaldiz belaunaldi transmitutu da, ahozko kulturaren bitartez”.

“Gai honen inguruan bertako baserritarrekin berba egin izan dugu, eta eurek begi onez ikusi dute bidegurutzean ‘Asuela’ dioen seinalea jartzea”.
Jatorrizko toponimia berreskuratzeko ekimaren helburua da “herritarrek bertako izenak ezagutzea, izan ere, bertako eta jatorrizko izenari ez zaio errespetu falta agertu behar”.

Bide honetan, ekimenak bi seinale egin eta jarri ditu orain gutxi: Oñetibaso eta Malagaztaina. Biak ala biak Asuela eta Bakue inguruan daude.
Joseba Garitaonaindiak azaldu izan duen bezala, “toponimo hauek ez dute galtzea merezi, eta erabiltzen baditugu denboran zehar iraun egingo dute”.
Erlazionatutako albistea:
“Bidegurutze honen jatorrizko izena ‘Asuela’ da, ‘Sietecaminos’ ez”
2020ko uztailaren 22an argitaratutako albistea