Bertako Produktuen Azokak 10 hitzordu izango ditu aurten

0
473

Kartela: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udalak aurtengo Bertako Produktuen Azokaren egutegia ezagutzera eman du. Aurten ere 10 hitzordu izango ditu azokak: urtarrilaren 20an (Zuhaitz Eguna), otsailaren 17an (Ekoudalatxekin tailerra), martxoaren 16an (Karapaixoa salmenta eta tailerra), apirilaren 20an, maiatzaren 18an (Lore eta landare azoka eta tailerra), ekainaren 15ean (Txakoli salmenta eta gazta dastaketa), uztailaren 20an, irailaren 21ean (Sasoiko produktuekin tailerra umeentzat), urriaren 19an (Sagar salmenta eta tailerra) eta azaroaren 16an (Baba dastaketa).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen