Bertako produktuen 19 postu izango dira Zapatuko Baserritarren Azokan

0
419

Covid-aren testuinguruan, aurten ezingo da Santamasetako Azoka ospatu, baina behintzat ohiko Zapatuko Baserritarren Azoka izango dugu abenduan.

Ohiko azoka izango da, 19 postu izango dituena, eta bere helburuei eutsiko diena, Udaletik azaldu duten bezala:

“Nahi duguna da bertako produktuak ezagutu, kontsumitu eta gure ekoizleen generoa ezagutarazi eta jendea azokara etortzeko ohitura jorratu … eta horrek jarraitu dezala urte guztirako”.

Halaber, zapatuko hitzorduan hainbat otar zozkatuko dira, batzuk azokako bertako produktuekin eta beste batzuk euskolabel produktuekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen