Arrasateko eta Gipuzkoako modaren bilakaera orrazten du dokumentalak. Ekimen gazte batek egin du ikus-entzunezkoa, eta bihar (osteguna) aurkeztuko da Kulturaten.
Argazkia: Gaur8 – Kaleak Argitzen.
Dokumentalaren egileek zenbait elkarrizketa egin dituzte, besteak beste, Ouka eta Maitia denda arrasatearrei. Gainera, egitasmoaren babesleen artean Ibai-Arte elkartea dago.
Aurkezpena bihar (urtarrilak 28) eguerdiko 14:00etan izango da Kulturaten. Ideia orijinala Mireia Arietaleanizbeaskoa bergararraren, Ione Oyanguren aramaioarraren eta Ander Gonzalez gasteiztarrarena izan zen.
Produkzioaz Duiit Team-Pier arduratu da, grabaketa eta edizioa The Badass Projectenak izan dira, eta gainerako irudiak Gorka Ezkurdiarenak.