Argazkia: Udala, artxibokoa.
Herriko baserritarrek eta beste zenbait langilek euren produktuak erosgai jarriko dituzte etzi (abenduak 18). Aurten ez da abenduaren 22ko Santamasetako azoka egingo baina Zapatuko azokan ere produktu eskaintza zabala izango da Seber Altuben bertan, goizez eta eguerdiz.