Bertako ekoizleekin sukaldatzeko bi tailer egingo dituzte, azaroan eta abenduan

0
1876

Arrasateko Elikadura Mahaiak bi sukaldaritza-tailer antolatu ditu azaroan eta abenduan, LHko 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta. “Lurretik mahaira. Ekoizleekin kozinatzen” ekimenaren barruan, haurrek herriko ekoizleen lana eta agroekologia gertutik ezagutzeko aukera izango dute, sasoiko produktuekin kozinatuz.

Lehenengo saioa azaroaren 14an egingo dute, Kabuena baserriko ekoizleen eskutik; bigarrena, berriz, abenduaren 12an izango da, Elkoro baserriko ekoizleekin. Bi tailerrak Erguineko gaztetxokoan egingo dituzte, 11:00etatik 13:00etara.

Parte hartzea doakoa da, baina leku mugatuak daude. Azaroaren 14ko tailerrerako izena emateko azken eguna azaroaren 6a da, online edo aurrez aurre BAZen eta ludoteketan. Abenduaren 12ko saiorako, berriz, abenduaren 4ra arte egongo da aukera, online edo aurrez aurre toki berberetan.

Ekimenaren helburua da tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzea, eta haurrei elikadura jasangarriaren eta gertuko produktuen garrantzia modu praktiko eta atseginean ezagutaraztea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen