Bertako ekoizleen produktuak uztaileko azokan ere izan dira

0
435

Argazkia: Irrika.

Arrasateko nahiz kanpoko langileek baserrian jasotako uzta edota jorratutako bestelako produktuak plazaratu dituzte. Horretan aritu dira Bedoñako zenbait etxe, besteak beste. Ondorioz, herritarrek kalitatezko produktu hauek erosteko aukera izan dute goizez eta eguerdiz.

Abuztuan oporrak izango dira baina irailean Bertako Produktuen Azoka itzuliko da, irailaren 16an, eta Sasoiko produktuekin tailerra egingo da umeei zuzenduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen