Berritzen laguntzeko zerbitzuen aurkezpen jardunaldirako izen ematea zabalik

0
170

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Martxoaren 16an Aretxabaletako Lanbide Eskolan ‘Berritzen laguntzeko zerbitzuen aurkezpen jardunaldia’ egingo da, Debagoienako enpresei zuzenduta. Jardunaldia eskualdeko enpresen berrikuntza-gaitasunak indartzea bideratatu dago.  Innobasqueren eskutik berrikuntza metodoetan sakontzeaz gain,  ETEei beraien berrikuntza-mailaren diagnostikoa egiteko, erronka zein aukera-eremuak hautemateko eta lehiakortasuna hobetzeko eskuragarri dauzkaten tresna zein eragileen mapa aurkeztuko zaie.  Eskualdeko 4 enpresen kasu praktikoak ezagutzeko aukera ere egongo da, eta kasu inspiratzaile horietako baten, Mondragon Assembly, lantegia bertatik bertara bisitatzeko parada izango dute enpresek. Baita, Aretxabaletako Lanbide Eskolako instalazioak ikusteko ere.

Izen-ematea irekita dago. Ekimena Debagoieneko Mankomunitatea, Enpresare eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatu da.

EGITARAUA
14:30 – 15:00 Ongietorriko kafea.
AUKERAKOA: Aretxabaletako Lanbide Eskolako instalazioetara bisita, Joseba Beristain zuzendariarekin

15:00 – 15:10 Aurkezpena.
Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendari exekutiboa

15:10 – 15:55 Nola kudeatu zure ETEaren berrikuntza: autodiagnostikoa, metodologiak eta laguntza-konponbideak.
Uribarri Goikuria, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
Olga Gómez, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa

15:55 – 16:50 Debagoienako ETE-en berrikuntza kasu praktikoak
Ander Aramburu, Lazpiurko zuzendari nagusia
Javier Ibarra, Metagrako Finantza zuzendaria
Jean-Philippe Aguerre, Mondragon Assemblyko I+G zuzendaria
Amaia Ugalde, Industrias Ugatuko zuzendari nagusia
Moderatzailea: Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa

16:50 – 17:00 Hurrengo urratsak
Oihana Agirre, Debagoieneko Mankomunitatea-Garapen Agentziako Enpresa eta Energia teknikaria
Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendaria

17:00 AUKERAKOA: Mondragon Assemblyra bisita Zure zain gaude!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen