Berritze obrak eginda, igerilekuetako emakumeen aldagela ere ireki da

0
388

Hobetze eta mantentze lanen ondorioz, saunara sartzeko bidea ere itxita egon behar izan da, baina aste honetan sauna ere zabalik dago.

Obrak uztailean hasi ziren, barruko igerilekuaren udako etenaldia baliatuz, eta bi aldageletako zorua berritu egin da, “egoera txarrean” baitzegoen.

Udalaren obra hauek helburu bikoitza izan dute: “kirol-instalazioak hobetzea eta erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzea”.

Gizonen berritutako aldagela abuztuaren 11n ireki zuten, emakumeena abuztuaren 19an eta sauna bere osotasunean aste honetan.

Izan ere, obren ondorioz, saunaren sarbidea itxita egon da. Aldagelak itxita egon diren bitartean, kantxa ondoko aldagelak erabilgai izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen