Beroa ez da oztopo izan eta egun guztian zehar Zaldibarko frontoia jendez beteta egon da Mondratek antolatutako 24 ordutako futbol txapelketan parte hartu edo ikuskizunaz gozatzeko. Goizeko 8:00ean hasita, bi taldetan banatutako 13 taldek, hamaika partida jokatu dituzte eta ezbehar larri xamarren bat gora behera, txapelketa nolabaiteko normaltasun batean –berora ere ohitzen ariko gara antza– jokatzen ari da.

Gauzak ondo, 23:40etatik aurrera hasiko dira final-laurdenak eta finala goizaldeko 3:30ak aldera jokatzea espero da, bi talderik onenekin. Denbora egiteko, aukera ona da Arrasateko areto-futbol taldeak jarri duen txoznan freskagarriren bat hartzea.












