Bergararen aurkako derbi batekin ekingo dio Mondrak denboraldi berriari igandean Mojategin

0
1283

Txikienak eskolara bueltatu diren honetan, Mondrari ere amaitu zaizkio oporrak eta frogak egiteko denbora eta igande honetan (16:30etan) denboraldi berriari ekingo diote, non eta Mojategin, Bergararen aurkako derbiarekin.

Aurre-denboraldian itxura ona eman dute arrasatearrek, urrutiegira joan behar gabe, pasa den larunbatean Arrasate Hira torneoan iazko talderik indartsuenetako bat izan zen Anaitasunari penaltietan gailenduz eta ilusio handiarekin ekingo diote kurtso berriari.

2026-2027 denboraldiko proiektuari dagokionez, Mondrak azken urteetako lanari jarraikortasuna eman nahi dio, entrenatzailearengandik hasita eta, gauzak horrela, Jorge Davilak jarraituko du gizonezkoen lehen taldeko ardura eramaten, klubaren konfiantza osoa mantentzen du eta. Horretarako, gainera, etxera itzuli den Jon Sanchezen laguntza izango du.

Hiru fitxaketa

Iaz bezala, etxeko jokalarien aldeko apustuak sendoa izaten jarraituko du eta, bigarren urtez jarraian, jokalarien %100ak arrasatearrak izaten jarraituko du. Mondrak hiru fitxaketa egin ditu, Durangoko Culturaletik bueltan den Adrian Fernendez, Iker Zubillaga eta Betoñorekin jubenilen Ohorezko Ligan aritu eta gero, Mojategira itzuli den Gorka Mena.

Lehiaketa ofizialak, beraz, bueltan dira Mojategin eta taldeak, aurten ere, zaleen laguntza asko eskertuko du bere helburuak lortzeko bidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen