Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko Piter Encinasek ondorengo testua irakurri zuen atzoko Osoko Bilkuran.
Argazkia: EH Bildu, artxibokoa.
Eskerrik asko hitz egiteko aukera emateagatik, nire helburu bakarra hiru ekarpen ekologista esatea eta informatzioa ekartzea da, besterik ez.
- Bata, Onartu beharko dugu, Bergarako auzo batean erraustegi bat ipintzen badute, ez dela izango Bergarako arazo bat, Debagoienarena baizik, Basalgotik Arrasateraino 10-11 km daude, keak ez ditu mugak ikusten.
- Bigarrena, hondakinen arazoak konpontzeko errausketa ez da soluzioa, azkenean erretzearekin itxura aldarazten dugulako, besterik ez, eta aldi berean, tximiniatik ke oso toxikoa irtengo da, bere “osagarriekin”: metal astunak, dioxinak, furanoak, nitrogeno oxidoa, berotegi efektuko gasak etab. Bestalde, jarduera honek urtean 100 milioi litro ur kutsatuko ditu. Oso nabarmena da, Hau ez dela jarduera zirkularra.
- Hirugarrena, mozioak esaten duen bezala, 155.000 tona erreko dituztela, gehi hondakina ekartzeko egunero 50 bat kamioi joan eta etorri ibiliko direla.
Beste aldetik aipatu behar dut enpresaren dokumentu batek esaten duena, eta galderak eta erantzunak hortxe daude:
- Uretara isurketak egitea aurreikusten al da? BAI
- Airera kutsagarriak izan daitezkeen isurketak aurreikusten al da? BAI
- Hondakin arriskutsuak sortzen dituen jarduera bat da.
Bukatzeko, jakingo duzuenez Europan hondakin guztiari kalifikazio bat ematen diote, hondakinaren izaeraren arabera, eta gero zerrenda batean ezartzen dituzte, LER edo Europako Hondakinen Zerrenda.
Enpresak bi hondakin toxikotasun akutu gisa biltegiratuko ditu. HP6 kalifikazioarekin, kalifikazio horrek esaten du oso arriskutsuak direla, ikutzerakoan edo arnasa hartzerakoan.
Enpresak ez ditu datu guztiak jakitera ematen, esaterako: gasen tratamenduko hondakin solidoak eta zifra bat ipinita dago (600.000) baina ez du zehazten zer diren: kilo? gramo? tona? … Beste kasu batean, gasen tratamenduaren ondoriozko ikats aktiboa, honen zifra da hau: 20.000 eta kasu honentan ere ez dakigu zer den, gramo, kilo edo tona.
Arrasateko Udal Gobernuak mozioa ez zuen babestu. Goienaren arabera, esan zuen “gu ez gara nor Jaurlaritzari proiektua gera dezala eskatzeko”.
Aurkezten diren mozio guztietan “gu ez gara nor” hori aplika daiteke, baina zertarako dira ba mozioak, 3. bati zerbait eskatzeko ez baldin badira?
Gainera Jaurlaritzako alderdi berdinekoak zarete, bestetik, proiektua udalerri mugakidean izango lukeen herriko Udal Gobernu bat zarete.
Noski Bazaretela nor mozioa babesteko. Beste gauza bat da proiektua babesten duzuela. Argi eta garbi dago.
Ez dauie hainka in bihar jatera emuten dotzen eskuai.
Kasu hontan Alonsotegiko Abadian eskue.