Bergaran denera 8 positibo atzeman dituzte oraingoz

1
1618

Bergarako alkatea Gorka Artolak “lasaitasunez eta aldi berean zuhurtziaz” jokatzearen beharra berretsi du. Osakidetza probak egiten dabil eta “baliteke positibo gehiago agertzea”.

Argazkia: Wikipedia. Bideoa: Udala.

Osakidetzak PCR proba ugari egin ditu, eta “ondorioz baliteke positibo gehiago agertzea. Atzo arratsaldean beste 2 azaldu ziren, eta orain arte guztira 8 dira”.

Fokua agertutako Gipuzkoako beste udalerri batzuetan, Osakidetzak probak egiteko karpa jarri izan du, baina “Udalari behintzat ez dio jakitera eman Bergaran gauza bera egitearen beharrik”.

Alkateak berretsi du “lasaitasunez eta aldi berean zuhurtziaz jokatzeko beharra”. Halaber, Udaleko Bozeramaileen Batzordeari egoeraren berri eman dio.

Mondraberrik jakin ahal izan duenez, kutsatze gehiago izan diren jakiteko, 80 bergarar ingururi PCR probak egin dizkiete Arrasateko Ospitalean.

Iruzkin 1

  1. Guztiz lasai. Hemen ez da ezer gertatzen. Txinako gauza bat da. Edo Kataluniakoa. Beitu alkate jauna, hemen bakarrik inposaketarekin eta mehatxuekin funtzionatzen dugu. Nahiz eta musukoa beharrezkoa izan oraindik badago jendea ez duena erabiltzen. Non daude udaltzainak? Lana dute. Jendeak bakarrik isunen bitartez ikasten du. Beraz, has gaitezen lehen bailehen!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen