Bergaran “hainbat” positibo izan dira, Arrasaten oraingoz ez

1
2891

Testua eta bideoa: Bergarako Udala

Azken orduetan herrian hainbat herritarrek Covid 19an emaitza positiboa eman dutenaren berri izan dugu eta euren ingurukoei PCR frogak egiten dihardute; beraz, posible da datorren orduetan kasu gehiago izatea.

Udala harremanetan dago osasun zerbitzuekin eta informazioa uneoro izatea eskatu dugu neurri berriak hartu beharko balira lehenbailehen erantzun ahal izateko.

Momentu honetan agertutako positibo kasuak beste brote batekin erlazionatutako kasu konkretuak diren edo brote berri baten hasiera izan daitezkeen aztertzen ari dira, eta datozen orduetan jakingo dugu zehatzago.

Alarmismotan jausi barik, argi dago birusa gure artean dagoela. Horregatik eskatzen dizuegu babes neurriak inoiz baino zorrotzago betetzeko eta osasun agintarien irizpideak jarraitzeko, zer esanik ez kutsatuta egon zaitezkeen susmoa eduki edo PCR emaitzaren zain egon ezkero.

Arduraz jokatu dezagun, asko dugu jokoan-eta.

Iruzkin 1

  1. Arduraz? Hemen bakarrik inposaketarekin funtzionatzen dugu. Beharrezkoa izan da legeak behartzea bestela ez dugu kasurik egiten. Gizartea eta ez dakit zenbat gauza aldatzea nahi dugu baina ez gara kapaz egoera larri batean musukoa jartzen. Zoritxarrez argi dago diktadurarekin eta mehatxuekin bakarrik funtzionatzen dugula.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen