Bergarako bilkurara atxikitu da Arrasateko Mugimendu Feminista

0
779

Indarkeria matxistaren beste eraso bat egon da ostiralean, kasu honetan bergarar baten eta beste emakume baten aurka Xixonen. Bergarako bilkura gaur (astelehena) izango da arratsaldeko 19:00etan.

Bi emakumeek salatu dute lau gizonezkok bortxatu zituztela, eta poliziak gizonezkoak atxilotu ditu. Bergarako Martxanterak talde feministak gaurko bilkura deitu du:

Bergarako herriko San Martin plazan arratsaldeko 19:00etan izango da. Arrasateko Mugimendu Feministak bat egingo du elkarretaratzearekin, eta hainbat kidek bertan parte hartuko dute “erasoa gaitzesteko eta emakumeari gure babesa adierazteko”.

Izan ere, mugimenduak “irmoki gaitzesten dugu Xixonen gertatutakoa, babes osoa azaltzen diogu erasotutako emakumeari eta dei egiten dugu Bergaran deitutako elkarretaratzean parte hartzera”.

Arrasaten erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek ondorengo hiru laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan

Erlazionatutako edukia:

Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen