Erabiltzaileek Bergara-Beasain zatian 2’53 € ordaintzea erabaki du Aldundiak

15
2500

Aldundiko Diputatuen Kontseiluak (EAJ-PNV eta PSE) onartu ditu prezioak, Beasain-Bergara autobideko erabiltzaileek ordain ditzaten.

Irudia: Unai Ramos / Beheko taula: Aldundia.

Gaur, Diputatuen Kontseiluak onartu du araudia ofizialki, eta ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusien onespena beharko du. Litekeena da batzarrek ere onartzea, bertan EAJ-PNV eta PSEk gehiengoa dutelako. Erabiltzaileek ordaindu beharko dituzten prezioak ondokoak dira:

Ordainketa epearen hasiera zehazteko dago, “baina ezingo du 2022ko ekainaren 30a baino beranduago izan”, Aldundiak azaldu duenez.

Ordainketa sistema ezarriko da ibilgailu guztientzat, “motozikletentzat izan ezik”. Aldundiak esan duenez, ordainketa sistemak “azpiegiturak eraiki, mantendu, artatu eta ustiatzeak sortzen dituen kostuak ikusaraziko ditu”.

Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbideren hitzetan, ordainketa sistema hori ezartzea “neurri eraginkorrena, bidezkoena eta koherenteena da”.

Erabiltzaileek ordaindu beharko dutena “lotura zuzena izango du azpiegituraren eraikuntza kostuekin eta ustiaketa kostuekin, kanona kudeatzeko kostuekin eta sarea garatu, hobetu eta mantentzeko kostuekin, egitura konpontzekoak barne”. Diru horrekin ere ordainduko da “Bidegik egiten dituen bide azpiegiturako politiken jarduketak”.

Freeflow teknologia erabiliko du sistemak, N-I eta A-15 errepideetako zenbait zatietan ordaintzeko jada ezarrita dagoena.

Erabiltzaileek prezioa ordaintzeko, “erabiltzaileek hura baldintza operatiboetan erabiltzea ahalbidetzen duten baliabide teknikoak eduki behar dituzte; edo, bestela, matrikula ordainbide batekin lotzea ahalbidetzen duen informazioa eman beharko dute, Bidegik argitaratutako web informazioaren arabera”.

Bestalde, Aldundiak “bidezkotzat” jotzen du, ordainketa araubide hau ezartzearekin batera, “Gipuzkoako AP-8 eta AP-1 autobideetan ibilgailu arinen erabiltzaile diren pertsona fisikoei aplikatzen zaizkien hileko deskontu gorakorrak eta hileko gastu mugak ere aplikatzea, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte”. Prezioa ordaintzeko, Aldundiak autobian ondorengo arkuak jarriko ditu:

  • Beasaingo arkua, Beasain-Ormaiztegi (2,8 kilometro) zatia kobratuko du
  • Ezkioko arkua, Ormaiztegi-Zumarraga (5,4 kilometro) zatia kobratuko du
  • Deskargako arkua, Legazpi/Urretxu-Bergara (7,3 kilometro) eta Legazpi/Urretxu-Antzuola (2,5 kilometro) zatiak kobratuko ditu

15 IRUZKIN

  1. Beste arrazoi bat Goierri eta Donostira ez joateko. Debagoiena Gipuzkoan marginatua guztiz dago: trena kendu ziguten, orain soilik udalatx zulatu duen ezertarako balio ez duen AHTa dugu, tranbiarik ez, turismoa ez dute promozionatzen, harrobi pila bat, inzidenadorak jarri zizkiguten, zaldibarreko kaka guztia sartu nahi digute, ta gipuzkoako hiriburura joateko orain ordaindu egin behar dugu. Gero “probintzianoak” garela entzun behar dugu, noski…

    Noizko Debagoiena Gipuzkoa-Arabatik independiente izateko plataforma?

  2. Ba autobidea ordaintzearena ez dot nik gaizki ikusten. Erabiltzen duenak ordain dezala. Beste kontu bat da zergatik batzuk bai eta beste hainbat ez. Iruzurra ez balego danetarako legoke dirua baina ez da hori gure kasua.

    • Zeu bai artaburua. Zergekin ordaintzen da bai, baina dirua ez da denerako iristen. Eta puntu hortatik aurrera, erabiltzaileak ordain dezala, kalitate hobe baten truke. Gainera ordainketa, erabilpen sustengarriago baten alde bada, zergatik ez?

      • Kalitate hobe baten alde balitz, gaitzerdi. Baina begira autopistekin, munduko bihurrienak eta garestienak ditugu, horretan ere punteroak

      • Diru horrekin Donostiko paseo berria berriz konponduko dute madrildarrak pintxoak jatera etor daitezen, edo monpas pasarela egiteko, edo kostaldeko gastronomia eta surfa promozionatzeko… erabiliko dute. Sobratzen dena debagoienean zaldibarko kaka sartzeko inbertituko dute. Eta falta bada…deskargako peajea igo eta kitto… total, gipuzkoan izkiña baten gaudenez ia bizkaitar eta arabarrak gara ta…

  3. Lotsagarria, Bai. Eta Bizkaiarekin konparazioa, negargarria. Bertan 3 doako autobide dituzte: Gerediagako autobidea(Elorrio-Abadiño), Kadaguako autobidea(Balmaseda-Bilbo) eta Bilbotik Kantabriarainoko muga arteko A8 zatia. Bizkaiako Foru Aldundiari dirua iristen zaio eta Gipuzkoakoari berriz ez? Ez adarrarik jo, mesedez!
    Hemen arazoa Bidelan zein Bidegik duten zorra maila, kudeaketa ilunean.. dago. Hain iluna non bertan lanera sartzeko denok dakigun “entxufea” oso lagungarria dela,adibideak aski ezagunak dira…

  4. Debagoiena inguruan dauzkagun doble via guztiak ordaindu behar dira: AP1, Bilbora doana eta orain N-1akin konektatzen duen Deskargakoa. EAEko erdigunea gara, infraestruktura eskasak ditugu, kotxea erabiltzera behartzen gaituzte dute gure mugikortasuna hobetzeko ezer egitea nahi ez durelako, AHTarekin kaltetuenak diferentzia handiz Debagoienekoak gara, eta gure eskualderik irtetzeko ordaindu beharra daukagu, bestela gatzaga, deskarga, udana pasa behar dugu…

    Inori ez zitzaion okurritu Azkarateko doble vian peaje bat jartzea, ez? Zergatik? Nik esango dizuet: Debagoiendarrok kontuan hartzen ez gaituztelako, ez gara gipuzkoarrak antza bizkaieraz egiten dugulako agian…

    Debagoiena Gipuzkoa bada, donostialdea, tolosaldea, kostaldea edo goierrik jasotzen duten tratu bera nahi dut. Eta ez badute nahi, ba Agur Gipuzkoa…!!!

  5. Jokin zergak ordaintzea progresiboa ta solidarioa izan behar da.Nahiz ta pertsona batek zerbitzu bat ez erabili, adb umeentzako edukazioa edo osasun publikoa denok ordaintzen dugu.Zuk esaten duzun arabera umeak eskolan daukan guraso batek gehiago ordaindu beharko du beste pertson batek ez daukanak baiño?

    • Kontestutik ateratzen ari zara kontua. Autobidearen erabilera ez da osasuna ezta hezkuntza. Kiroldegia ere guztion zergetatik ordaintzen da baina hala eta guztiz be erabiltzaileek sarrera ordaintzen dute. Autobidea ordaintzeak askoren alperrikako erabilera 2 aldiz pentsatzera bultzatzen baditu, ni ordaintzearen alde nago.

  6. Jajajaja kontestuk zu zabitz ataratzen kiroldegi bat autopista batekin komparatzia zembat istripu ta hildako das kampazar..udana..arlabanen lanera juten?hori ez da osasuna

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen