Bergara-Antzuola autobia itxiko da bihar (eguaztena) gauez Beasaingo norabidean

0
192

Argazkia: Unai Ramos, artxibokoa.

Mantentze-lanak egiteko itxita egongo da abenduaren 21eko gaueko 22:30etik abenduaren 22ko goizaldeko 05:00etara.

Lanak gauzatuko dira “Zubiaurreko tunela eta banderatxoak garbitzeko”. Aldundiak ohartarazi du “itxierak eragina izango duela Bergara Hegoaldeko AP-1eko irteerako loturan eta Zaldumendiko biribilgunetik Zumarraga-Beasainerako noranzko sarreran”.

Alternatiba gisa, “GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen da. Bergara noranzko erreia zabalik egongo da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen