‘Arima Galduak’ taldeko arduradunek Jugger talde bat Arrasaten sortzeko asmoa iragarri dute.
Jugger 1989 eta 1995 urteen artean Alemanian sortutako talde kirol jarduera bat da, 1989ko ‘La sangre de los héroes’ filmean oinarritua. Jugger errugbi eta esgrima elementuak uztartzen dituen talde kirol jarduera bat da. Juggerra trebetasunean eta estrategian oinarritzen da, ez jokalarien indarrean. Araudiak une oro mugatzen ditu jokalarien arteko kolpe gogorrak eta kontaktu fisikoa.
Orain Arrasaten jugger talde berri bat sortzeko asmoa aurkeztu dute Arima Galduak taldetik. Izan ere, Arrasateko lau jokalari Bergarara entrenatzera joan dira, eta beste talde bat sortzeko asmo sendoa dute egun. Kirol-elkartetik adierazi duten bezala, euren helburua da gero eta jende gehiago batzea kirol hain berritzaile hau egitera, Euskadin eta munduko beste leku batzuetan hainbeste arreta erakartzen ari dena. Kirol-elkartetik adierazi duten bezala, euren helburua da gero eta jende gehiagok kirol honekin bat egitea.

Zergatik erabaki duzue ekipo hau Arrasaten martxan jartzea?
Beti gaude prest talde berriak sortzen laguntzeko, oso ona da juggerrarentzat talde asko egotea, horrela ikusgarritasun handiagoa dauka eta txapelketak egiteko errezagoa da. Gure entrenamentuetara, Arrasateko jendea hasi da hurblitzen, eta beraiei talde propioa egitea proposatu genien. Politagoa da ikusteko eta indar gehiago ematen dio bi talde desberdin entrenamentuetan partiduak jokatzeak, beti talde berbera izatea baino.
Zer uste duzue eman diezaiekeela juggerrak parte hartzera animatzen direnei?
Kirol desberdina da, dibertigarria. Gainera, ez du genero bereizketarik egiten, denek berdintasunean joka dezakete, bikotearekin, familiarekin,… Txapelketa berean joka dezakete.

Zergatik uste duzue kirol honek arrakasta izan dezakeela Arrasaten?
Aro berriak datoz, jendea gauza ezberdinak probatzeko prest dago, eta berdintasuna eta aniztasuna gero eta gehiago hartzen dira kontuan.
Zergatik animatu beharko litzateke jendea parte hartzera?
Jarduera oso ezberdina denez, aukera bat eman beharko liokete. Estrategiaz eta taldean jokatzea da garrantzitsuena, baita lehen aipatutakoengatik ere.
Denbora tarte bat daramazue kirol hau egiten. Zein izan da zuen esperientzia?
Guk daramatzagun 6 urte hautean, kirol hau asko hedatu da mundu osoan zehar. Aurten, bi talde sortu dira Bizkaian, eta iada, lau talde daude bertan. Estatu mailan, gero eta txapelketa gehiago egiten ari dira, eta Euskadi mailan, gure txapelketa propioak egiteko prest gaude. Dakizuen moduan, pasa den udan, Berlinen izan ginen txapelketa mundiala jokatzen eta espainiar estatuan komunitatea 2023rako jokalekuen bila dabil, baita gu Euskadin ere, 300 jokalaritik gora espero dira. Bestalde, Murtzian kirol-modalitate izendatzea lortu dute, baita federazioa eratu ere, guk helburu horiekin hemen dihardugu.
