Argazkiak: ADGT.
Gipuzkoako Gimnasia Federazioak eta Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak antolatuta, Benjamin Mailako Topaketaren 2. fasea jokatuko da.
Erakustaldia larunbat honetan izango da, martxoak 11, Iturripe kiroldegian. Arratsaldeko 16:50ean hasiko da eta inguruko kluben gimnastak ere lanean ikusteko aukera izango dugu:
Bergara, Eibar, Tolosa, Azpeitia, Zarautz,… Arrasate Dragoi Gimnasia Taldetik 7 taldek parte hartuko dute.